Eskolondo zabalik dago
Liburutegia, gimnasioa, frontoia eta gela guztiak erabili ahal dira gaurtik, segurtasun neurriak beteta.
Pandemiagatik itxita mantendu dute Eskolondo, eta gaurtik [urriak 14] martxan dago berriro. Liburutegia, gimnasioa, frontoia eta gela guztiak erabili ahalko dituzte herritarrek betiko ordutegian, eta ikastaroak ematen ere hasiko dira.
Erabiltzaile “denen onerako” zenbait arau zehaztu dituzte Eako Udaletik. Gela denetan araututako aforoak errespetatu eta distantziak zaindu behar dira. Herritarrek uneoro musukoak ipinita eduki behar dituzte, eta higiene neurriak bete (eskuak sarri garbitu eta abar). Gainera, geletatik irten aurretik aireztatzea derrigorrezkoa da, lehioak irekiz. Norbait kutsatuz gero, udalean jakinarazteko eskatu dute.