Gernika Memoriaren Lekukok dio urriaren 12an ez dela zer ospatu
Ekitaldia egingo du astelehenean, 11:30ean, Domingo Alegria plazan.
Urriaren 12an euskaldunok zer ospatu ez dutela dio Gernika Memoriaren Lekuko plataformak. Haien iritziz, euskaldunak “barneratuta” dituzten herrialdeen jai nazionalak nekez izango dira euskaldunak biltzeko egunak. Gogoratu duenez, 1939ko urriaren 12an Gernikak Adopzio Legea onartu zuen, zeinaren arabera, Franco generalak bere babespean hartu zuen hiribildua. Urte horretan, urrian baita, Gernika-Lumok umeorde izendatu zuen Franco bera.
Hala, memoria izanagatik, astelehenean ekitaldia egingo du Gernika Memoriaren Lekuko plataformak. 11:00etan eskuorriak banatuko dituzte merkatu plaza ondoko Domingo Bernaola plazan. Ostean, 11.30ean, ekitaldia egingo dute.