Bermeoko udal liburutegiak umeei zuzendutako tailerrak antolatu ditu
6 urtetik gorako umeei zuzendutako tailerrak dira. Hamar umek baino ezingo dute parte hartu.
Bermeoko udal liburutegiak umeentzako tailerrak antolatu ditu. Urriaren 23an izango da lehenengoa, azaroaren 13an bigarrena, eta abenduaren 11n hirugarrena.
Lupe Lekuonak Zu ere ipuin kontalaria tailerra eskainiko du urriaren 23an. Horretan, parte hartzaileek ipuin bat sortuko dute, jolasen eta asmakizunen bitartez.
Itzalen tailerra izango da azarokoa. Iker Etxarrik gidatuta, txotxongilo bat egiten ikasiko dute parte hartzaileek. Gainera, itzalekin jolasten erakutsiko die Usabiagak.
Hirugarren tailerra, abenduaren 11koa, Irakurle modernoen tailerra izango da. Irakurketa klub berezi horretan, hitzekin, liburuekin eta literaturarekin erlazio positibo eta gogotsua sortuko dutela diote. Lur Usabiagak eskainiko du abenduko tailerra.
Udal liburutegiko tailerrak 6 urtetik gorako umeei zuzendutakoak dira, eta plazak mugatuak dira. Taldean hamar ume egon ahalko dira gehienez; plazaren bat libre geratuko balitz, zerrendako hurrengoak hartuko luke lekua. Azaldu dutenez, ume batek ezingo du tailer batean baino gehiagotan parte hartu.
Hiru tailerrak barikuetan izango dira, 18:00etan, liburutegian bertan. Izena eman gura dutenek liburutegira jo beharko dute.