Asteburuan hasiko dira Nestor Basterretxea aretoko zinema saioak
Ohi legez, euskarazko eta gaztelerazko filmak tartekatu dituzte. Denak "lehen mailako lanak" izango dira.
Koronabirusagatik hileetan zarratuta egon ostean, Nestor Basterretxea aretoak ateak zabalduko ditu. Bermeoko Udalak aipatu aretoan ematen diren filmen proiekzioak berreskuratuko ditu asteburutik aurrera.
Ohi legez, euskarazko eta gaztelaniazko filmak tartekatuko dituzte, eta denak “lehen mailako lanak” izango direla azaldu dute. Besteak beste, honakoak ikusi ahal izango dira urrian: Padre no hay más que uno 2, Trasto, Koko dragoi txikia oihanean, Pinocho…
Aurten, hala ere, aretoko edukiera mugatua izango da. Saio bakoitzean 60 ikusle egon ahalko dira, gehienez. Alboetan, aurrean eta atzean segurtasun distantzia bermatuta egongo dela jakitera eman dute.
Ordutegiak, ohikoa den modura, astero jakinaraziko dituzte. Sarreren prezioei dagokienez, umeen filmek 4,20 euroko prezioa izango dute eta nagusiek 5,20 euro ordaindu beharko dituzte (zapatu eta domeketan). Astelehenetako prezioa, berriz, 4,50 eurokoa da.