Eguenean aurkeztuko dute Mundakako Irakurketa Kluba
Izena emateko epea luzatu dute, eta oraindik aukera dago izena emateko.
Mundakako J.M. Etxeita udal liburutegiak Irakurketa Kluba antolatu du beste urte batez. Lehenengo saioa urriaren 22an (eguena) izango bada ere, eguenean ikasturtearen aurkezpena egingo dute; 18:30ean jarri dute hitzordua liburutegian bertan.
Gainera, izena emateko epea ere luzatu dute, eta oraindik aukera dago izena emateko. Parte hartzeko interesa daukatenek, liburutegira jo ahalko dute izena emateko. Telefonoz ere egin daiteke honako zenbakietara deituta 94- 687 65 49 edo 688 80 39 64. Bestela, liburutegi.mundaka@bizkaia.org helbide elektronikora mezu bat bidaltzeko aukera ere badago.
Plaza kopurua mugatua da; bederatzi lagunentzako lekua baino ez da egongo.
Ekainera bitartean. Liburuak irakurtzeko eta saioetan parte hartzeko euskaraz zein gazteleraz egiteko aukera egongo dela zehaztu dute, eta ekainera bitartean, hilean behin batuko dira.
Parte hartzaileek Miren Billelabeitia izango dute gidari.