Eskubideak plazara, etxerako bidean
Tontorren igoera atzeratu egin du Sarek, eguraldiaren iragarpenagatik. Herrietako plazetan batu herritarrak,argazkia ateratzeko
Izan Bidea ekimenaren baitan, 650 tontor igotzeko deialdia egina zuen Sarek urriaren 3rako. Eguraldi kaxkarraren iragarpenagatik, baina, deialdia atzeratzea erabaki zuen Sarek. Hala, mendi gailurretan ez, herriko plaztean egin dute agerraldia herritarrek, argazkiak atereaz.
Izan Bidea ekimenaren arduradunek Donostian egin zuten agerraldia. Mendietara igotzeko deialdia atzeratzeko beharragatik “penatuta” daudela esan zuten Bego Atxa eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileek, baina eskertuta ere agertu ziren, plazetan bildutako jendetzagatik. «Mendi tontorren igoera bertan behera utzi behar izan dugun arren, aise erakutsi duzue maiatzaren 8an ekimen ikusgarri eta historikoa egingo dugula», esan zuen Atxak.
Busturialdean ere hainbat herritako plaza eta aterpeetan bildu ziren herritarrak, presoen eta iheslarien eskubideen aldeko argazkia ateratzeko. Gero, sareetan zabaldu dituzte #IzanBidea traola erabilita.