Hilabete Gastronomikoen hirugarren saioa egingo dute bihar
Hegaluzea tomate saltsan prestatuko dute San Pedro kofradiakoek, 11:00tan hasita.
Nik, BermeON ekimenaren baitako Hilabete Gastronomikoen hirugarren saioa egingo dute bihar, 11:00etan, udal merkatu plazan. Oraingoan, hegaluzea tomate saltsan prestatuko dute San Pedro kofradiakoek. Herritarrek, hortaz, zelan egiten den ikasteko aukera edukiko dute.
Abuztuan hasi ziren Hilabete Gastronimokiekin. Lehenengo hilean marmitakoa egiten ikasteko aukera eskaini zuen Bermeoko Kafe Antzokiak. Joan den hilean, berriz, hegaluzea Bermeoko modura prestatu zuten Kasino jatetxekoek.
Abendura bitartean, hilean behin, hegaluzea oinarrizko osagaia duen plater tipiko bat proposatuko da showcooking bat eginez. Ondoren, herriko 10 jatetxek (Almiketxu Erretegia, Artza, Bengoetxe Erretegia, Cannon Etxea, Kafe Antzokia, Kai Alde, San Pedro Erretegia, Akelarre, Bermeoko Kasinoa eta Toki Alai) euren ukitu propioa emango diote bezeroek disfrutatu dezaten. Jatetxe horiek asteburuetan eskaintzen dute hilabete horretarako aukeratutako platera.