Gaztelugatxeko auzolana atzeratzea erabaki dute antolatzaileek
Iragarrita dagoen eguraldi txarragatik hartu dute erabakia.
Beste behin ere, Gaztelugatxeko kostaldea garbitzeko auzolana atzeratzea erabaki dute antolatzaileek; domekarako zegoen aurreikusita.
Haize boladak, euria eta itsaso kaskarra daude iragarrita. Antolatzaileen arabera, iragarrita dagoen eguraldiagaz ezingo litzateke auzolana segurtasunez egin.