Ondarearen Europako Jardunaldiek kultur ekitaldiz beteko dute urria
'Kontaiguzu ondarea!' lelopean datoz Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europako Jardunaldiak. Aurten, 20 urte betetzen dituzte jardunaldiek.
Ondarea eta Hezkuntza uztartuko dituzte aurten Ondarearen Europako Jardunaldiek. Hezkuntza jardueragaz lotutako ondarea balioetsi eta ikusaraztea dute helburu, bai eta ere ondarean heztea eta ondare elementu bakoitzaren atzean dauden balioak jendeari helaraztea.
Kontaiguzu Ondarea! lelopean datoz aurtengo udazkeneko jardunaldiak. Hala, urria kultur ekitaldiz beteta iritsiko da Busturialdera.
Jardunaldiek 20 urte beteko dituzte aurten, eta eskaintza zabala prestatu dute. Bizkaiko 61 udalerritan antolatu dituzte askotariko ekintzak. Horietatik sei herri dira Busturialdekoak. Urtero egin modura, tokian tokiko udalen zein eragileen lanagaz prestatu dituzte egitarauak.
Erakusketak, hitzaldiak, erakustaldiak, bisita gidatuak… egongo dira aukeran. Jarduera guztiak “modu seguruan” egingo direla esan du Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, “osasun agintariek emandako neurriak eta gomendioak beteta”.
Edukiera muga ezarriko dute, horregatik aldez aurretik erreserba egin beharko da ekitaldietan parte hartzeko.
Bilbaoren esanetan, ondarean hezten laguntzeko egiten dira jardunaldiak: ondarea balioesteko, kontserbatzeko eta bizirik dagoen ondarea transmititzeko, besteak beste.
Gazteak protagonista. Berrikuntzak ere baditu Ondarearen Europako 20. Jardunaldiak. Aurten, gazteak izango dira protagonistak. Instagrameko lehiaketa bat antolatu dute, gazteek ondarearen ikuspegi berezia erakusteko asmoz. Hala, ekimena hartzen duten udalerrietako Batxilergoko lehen mailako ikasleak taldekako erronka batera aurkeztu ahalko dira. Profilik onena sortzeko lehia izango da; edukiaren kalitatea, originaltasuna eta sare sozialaren bidez iritsitako pertsonak neurtuko dituzte. Irabazleek sari berezi bat jasoko dute: asteburu batean Europako hiri bat bisitatzea.
Sare sozialen bidez (Instagram eta Facebook) egingo den Ondarea klik batean argazki lehiaketa ere antolatu dute. Ondarea islatzera eta partekatzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.
EGITARAUA HERRIZ HERRI:
Bermeo
Urriak 17, zapatua.
– Bermeoko Itsas Hiztegia.
Familian egiteko tailerra.
– 16:30ean, Arrantzaleen Museoan.
– Erreserbak: 94-688 11 71; arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.
Urriak 10 eta 24, zapatuak.
– Arrantzaren mundua eta horren ogibideak. Ibilbide gidatua, Arrantzaleen Museoan.
– Urriaren 10ean, 11:00etan, euskaraz. Urriaren 24an, 11:00etan, gaztelaniaz.
– Erreserbak: 94-688 11 71; arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.
Busturia
Urriak 3, 4, 17, 18, 24 eta 25, zapatuak eta domekak
– Busturiko filantropoak. Ibilbide gidatua oinez.
– 10:30etik 12:30era, Ekoetxean.
– Erreserbak: 94-687 04 02; info.urdaibai@ekoetxea.eus.
Urriak 11, domeka.
– Geologia Eskola Urdaibain. Ibilbide gidatua.
– 10:00etan, Ekoetxea Urdaibain (gaztelaniaz).
– Erreserbak: 666 85 77 61; ekobideak@gmail.com.
Urriak 30, barikua.
– Busturiko auzo eskolak eta ikastetxeak. Aurkezpen bideoa.
– 19:00etan, Altamira auzoko liburutegian.
– Erreserbak: 94-617 10 04.
Ereño
Urriak 10 eta 24, zapatuak.
– Ereño, marmol gorriaren ustiapen historikotik Ereño behatokia proiektu artistikora.
Ibilbide gidatua.
– 11:30ean, Ereñoko udaletxeko plazan (gaztelaniaz).
– Erreserbak: 94-625 46 21; udala.ereno@bizkaia.eus; udaletxean.
Gernika-Lumo
Urriak 10 eta 24, zapatuak
– Hezkuntzaren historia museoaren bilduman.
Ibilbide gidatua, Euskal Herria Museoan.
– Urriaren 10ean, 12:00etan (euskaraz) eta 17:00etan (gaztelaniaz). Urriaren 24an, 12:00etan (gaztelaniaz) eta 17:00etan (euskaraz).
– Erreserbak: 94-625 54 51; euskalherriamuseoa@bizkaia.eus.
Urriak 4, 11, 18, 25, domekak.
– Jose Arrue Barrutik.
Ibilbide gidatua, Euskal Herria Museoan.
– Urriaren 4an eta 18an, 12:00etan (gaztelaniaz). Urriaren 11n eta 25ean, 12:00etan (euskaraz).
– Erreserbak: 94-625 54 51; euskalherriamuseoa@bizkaia.eus.
Urriak 17, zapatua.
– Bizkaiko eskolen arkitektura 1875-1936. Hezkuntza modernoa iritsi da Bizkaira.
Hitzaldia, Gorka Perez de la Peñaren eskutik eta bisita gidatua.
– 12:00etatik 14:00etara, Gernikako Batzar Etxean.
– Erreserbak: 94-650 44 88; enkarterrimuseoa@bizkaia.eus.
Urrian.
– Errepublikako eskoletatik gerraostekoetara: Gernika-Lumoren Kasua. Ibilbide gidatua oinez, Gernikako Bakearen Museotik.
– Urriaren 6tik 9ra eta 13tik 16ra, 12:45ean eta 16:00etan; urriaren 31n, 11:00etan eta 13:00etan.
– Erreserbak: 94-627 02 13; museoa@gernika-lumo.net.
Kortezubi
Urriak 10, zapatua.
– Eskulangintza tekniken transmisioa historiaurrean: Jantzia. Murgiltze jarduera.
– 12:30ean, Santimamiñeko harrera zentroan.
– Erreserbak: 94-465 16 57/94-465 16 60.
Mundaka
Urriak 10, zapatua.
– Aroztegi musikala.
Solasaldi musikatua Jose Mari Egileorren omenez.
– 19:00etan, La Fonda jatetxean.
– Erreserbak: 94-617 72 01; turismo.mundaka@bizkaia.org.