Jon Elortegik Urdaibairen entrenatzaile izaten jarraituko du
Aitor Alzibarrek ere entrenatzaile lanetan segituko du Bermeoko klubean.
Bermeo Urdaibai Arraun Elkartearen ordezkariek gaur jakitera eman dutenez, Jon Elortegik eta Aitor Alzibarrek entrenatzaile izaten jarraituko dute.
2004ean eta 2011tik 2016ra Bermeoko taldeko arraunlaria izan zen Elortegi, eta amaitu berri duten denboraldian arraunlari eta entrenatzaile lanak uztartu ditu. Aitor Alzibar iazko udan ezagun egin zen, Joseba Fernandezen lekukoa hartu zuenean. Elantxobeko entrenatzaile izandakoak Bermeo B entrenatzen zuen orduan, baina, “kirol emaitzengatik” Fernandezek taldea uztean, klubak Alzibar jarri zuen lehen taldeko entrenatzaile karguan denboraldi amaiera arte.