Gaztelugatxeko San Juan zarratu dute
"Itsasoaren baldintzak hobetu arte eta Gaztelugatxeko San Juaneko baselizara igotzeko eskaileren eremutik arriskurik gabe igaro ahal izan arte" zarratuta mantenduko dutela esan dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko San Juanerako sarbideak zarratu ditu gaur, “olatu eta haize boladengatik”. Erabakia alerta laranjaren aurkako prebentzio neurri modura hartu dutela jakitera eman dute.
“Itsasoaren baldintzak hobetu arte eta Gaztelugatxeko San Juaneko baselizara igotzeko eskaileren eremutik arriskurik gabe igaro ahal izan arte” zarratuta mantenduko dutela esan dute.