Gaur ospitaleetako langileek egin dute protesta
"Langileen eskubide eta kalitatezko osasun publikoaren aldeko" geldialdia egin dute gaur ospitaleetan.
Gaur, ospitaleetako langileen txanda izan da. Bermeoko ospitaleko langileek geldialdia egin dute 11:00etan; 15 minutuko protesta egin dute ospitale kanpoan.
“Langileen eskubide eta kalitatezko osasun publikoaren aldeko” geldialdia egin dute. Joan den barikuan osasun zentroetan egin zituzten protestak. “Osasun publikoan dauden arazo larriak konpontzeko premia” dagoela uste dute.
LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitutako protestak dira. Urriaren 3an Bilbon manifestazioa egingo dute, 12:00etan hasita.