Aire zabaleko udako azken zinema saioa eskainiko dute bihar
20:00etan jarriko dute filma, Goiko Plazan. Euria eginez gero, Andra Mari elizako aterpera lekualdatuko dute proiekzioa.
Aurten, lehenengoz, aire zabalean filmak eskaini ditu Bermeoko Udalak, udan. Bihar, udako azken zinema saioa eskainiko dute. Oraingoan Agur Etxebeste filma jarriko dute
Aurreko saioetan modura, sarrera doakoa izango da; hala eta guztiz ere, edukiera mugatua izango da. 100 lagunentzako eserlekuak baino ez dituzte jarriko. 20:00etan jarriko dute filma, Goiko Plazan. Euria eginez gero, Andra Mari elizako aterpera lekualdatuko dute proiekzioa.
Osasun Sailak ezarritako neurri higieniko-sanitarioak betearaziko dira, beraz, maskara jartzea beharrezkoa izango da.
Udal arduradunek herritarrei eskatu die aulkiak tokiz ez mugitzeko eta antolatzaileen aholkuak errespetatzeko.