Goieaskoetxea aske utzi dute, neurriekin
Atzo espainiaratu zuen Frantziak, euroagindua betez. Gaur goizean eraman dute Goieaskoetxea epailearen aurrera
Ibon Goieaskoetxea preso busturiarra aske uzteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. 19:00ak aldera atera da Soto del Real (Madril, Espainia) espetxetik Goieaskoetxea, senideak zain zeuden. Euskal Herrira bidean dago busturiara.
HITZAri jakinarazi diotenez, kartzelatik ateratzeko epaileak ezarri dion baldintza da hamabostero sinatzera joan behar izatearena.
Ibon Goieaskoetxea atzo eraman zuten Madrila, Frantziak Espainiak luzatutako euroagindua bete ostean. Frantzian zigor osoa bete du busturiarrak, eta Espainian, ustez, bere aurka ezer ez du justiziak.