Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea hasiko da gaur
Gaur bi saio egingo dira; Lekeition eta Orozkon. Asier Galarza Garaik Orozkon kantatuko du, eta Koldo Gezuraga Seijidok, ostera, Lekeition.
Uztailean aurreratu zuten modura, gaur hasiko da Bizkaiko Txapelketarako sailkapen fasea, Udabarria Bertsotan. Gaurtik aurrera hasiko dira bertsolariak saioekin eta 24ra bitartean ariko dira kantuan. Guztira 60 bertsolarik eman dute izena Udabarria Bertsotan sailkapen fasean, bederatzi dira Lea-Artibaikoak.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak aipatu duenez, kopuru hori kontuan hartuta, hamar saio antolatu dituzte fase honetarako eta sei bertsolari ariko dira bakoitzean. “Sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira: egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira. Horrela, bost egunetan egingo dira hamar saioak”. Saio guztiak izango dira 18:30ean. Fase honetatik pun-tuazioz sailkatuko dira bertsola-riak Bizkaiko Bertsolari Txapel-ketarako.
Lea-Artibai eta Busturialdean sailkapen faseko lau saio jokatuko dira. Gaurkoa izango da lehenengoa, Lekeitioko Azkue aretoan. Bihar, berriz, Busturiko Altamira auzoko kultur etxean izango dute hitzordua. Markina-Xemeingo Esperantza aretoak hartuko du Lea-Artibaiko sailkapen faseko bigarren saioa barikuan.
Gaur Lekeitioko Azkue aretoan ondorengoak izango dira saioan parte hartuko duten sei bertsolariak:
- Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein)
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar)
- Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa)
- Jokin Castaños Gonzalez (Galdames)
- Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)
- Peru de Pedro Larrea (Gorliz)
Busturian, ondorengoak egongo dira:
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo)
- Ander Aldazabal Olabarri (Amorebieta-Etxano)
- Ander Anakabe Lekue (Deustu)
- Ander Uzelai Aristi (Artzentales)
- Iker Uriarte Urrutia (Bermeo)
- Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa)
Eta etzi, Markina-Xemeinen, hurrengoak:
- Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo)
- Ibai Amillategi Omaetxe-barria (Gernika-Lumo)
- Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
- Irune Basagoiti Agirre (Ermua)
- Mikel Galarza Idirin (Leioa)
- Xabier Enbeita Ibarra (Gernika-Lumo)
Datorren astean, berriz, irailaren 23an, Muxikako Ariatzako eskoletan jokatuko da saioa.
Muxikan ondorengo bertsolariak egongo dira irailaren 23an:
- Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
- Iñaki Lersundi Arrizabalaga (Ondarroa)
- Eneko Aldana Carrasco (Forua)
- Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia)
- NagoreBeitia Telletxea (Bermeo).
- Peru Irastortza Santxo (Algorta).
Lea-Artibai eta Busturialdeko saio horiez gainerako beste saioak Orozkoko Donibane aretoan (bihar), Getxoko Arrigunaga aretoan (eguena), Berangoko antzokian (barikuan), Berrizko kulturetxean (irailak 23), Zallako La Capilla aretoan (irailak 24) eta Derioko Gurea aretoan izango dira (irailak 24).
Saio horietan ere egongo dira Lea-Artibai eta Busturialdeko bertsolariak: Aitor Ruiz Urizar lekeitiarrak eta Asier Galarza Garai muxikarrak Orozkoko saioan parte hartuko dute; Bikain Urkiri Etxebarria ondarrutarrak eta Julen Ibarguengoitia Ordorika gernikarrak, Getxon; Gautegiz Arteagako Enare Muniategi Etxabek, Berangon; Nahia Ibarzabal Gisasola markina-xemeindarra Berrizko saioan ariko da; Garazi Navarro Ugarteburu amorotarrak eta Koldo Muñiz Aldamizetxebarria foruarrak Zallan kan-tatuko dute, eta Aissa Intxausti Aburruza lekeitiarra, Josun eAramendi Perez markina-xemeindarra, Lurdes Ondaro Mallea munitibartarra eta Mikel Retolaza Etxebarria busturiarra Derioko saioan egongo dira.
Sarrerak. Saioetara joan nahi dutenek internet bidez lortu ahal dituzte sarrerak, Bertsosarrerak webgunean. Sarrerek 3 euro balioko dute (Bertsozale elkarteko bazkideentzat 2 euro), eta 16 urtetik beherakoentzako doan izango dira.
COVID-19a dela eta, indarrean dauden segurtasun neurri guztiak errespetatuko ditu antolakuntzak, eta saiora garaiz heldu eta ekitaldian ez ezik, ekitaldiaren aurreko eta ondorengo uneetan ere segurtasun neurriak betetzea eskatu dute. Zehaztu dutenez, ezingo dira maskarak kendu ez saioan, ez aurretik, ezta ondoren ere, eta ezingo dira aulkiak lekutik mugitu, ezta pertsonak lekuz aldatu ere. Ahalik eta sartu-irten gutxien egitea ere eskatuko dute.