Iratze meta altxatu eta landaketa egingo dute Ibarrurin
Hilaren 12an egingo dute, eta izena eman behar da aldez aurretik. Jarduerarako, 10 pertsonako hiru talde bereiziko dituzte.
Oporretako etena egin ostean, bueltan da Lurgaia Fundazioa. Oraingoan, hilaren 12rako proposamena dakarte. BBKbasoa proiektuaren baitan, eta BBK Fundazioaren laguntzarekin, iratze meta eraikiko dute berriro. Iaz ere egin zuten, eta berriro ere aintzinako baserritarak imitatuko dituzte. «Iratze meta bat altxatuko dugu, horrek zekarren lan gogorra ulertzeko, baina baita auzolanean eta naturan lan egiteko asebetetzea ulertzeko ere», azaldu dute.
Era berean, landaketekin jarraitzeko asmoa ere agertu dute. Landatzeko oso goiz bada ere, denboraldia ahal den guztia aurreratu nahi du Lurgaiak aurten, eta sustrai-lurrarekin hurrengo astean landaketa bat egitea aurreikusi dute.
Jarduerarako, 10 pertsonako hiru talde bereiziko dituzte, hiru gune bereizitan lan egiteko.
Izena eman eguena orduko. Parte hartu gura duenak izena eman beharko du info@lurgaia.org helbidera idatzita hilaren 10a arratsaldeko 13:00ak baino lehen. Jakinarazi dutenez, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da jarduera osoan. Gainera, ura eta jatekoa etxetik eramateko eskatu dute.
Egunean bertan, Ibarruriko elizaren ondoko aparkalekuan batuko dira, 09:00etan. Izena emanez gero, ez hutsik egiteko eskatu du Lurgaia fundazioak, parte hartzeko plazak mugatuak baitira.