Beti Ondok irabazi du Bermeo Tuna Pintxo Tour txapelketa
Txapelketarako iritzia emanez parte hartu duten pertsonen artean Bermeo Tuna World Capitaleko kontserben hiru lote zozkatu dituzte, eta honakoak izan dira irabazleak: Iñaki Luzarraga, Roberto Herro eta Jon Ander Iza.
Beti Ondo tabernak Bermeoko Tuna Pintxo Tour lehiaketara aurkeztutako pintxoa izan da herritarren gustukoena, beraz, irabazlearen txapela jaso du gaur tabernako arduradun Jose Barredok.
Hegaluzea kontserban, tomatea eta tipula eta piper gorri eta berdearekin egindako ozpin-olio saltsa erabili ditu Barredok pintxo irabazlea egiteko. Aipatu duenez, bere tabernan egunero aurki daitekeen pintxoa da txapelketara aurkeztu duena.
Txapelketarako iritzia emanez parte hartu duten pertsonen artean Bermeo Tuna World Capitaleko kontserben hiru lote zozkatu dituzte, eta honakoak izan dira irabazleak: Iñaki Luzarraga, Roberto Herro eta Jon Ander Iza. Gaur goizean jaso dituzte sariak.
Bermeoko Udalak eta Bermeo Tuna World Capitalek (BTWC), herriko ostalariekin batera, Nik, BermeON kanpainaren barruan, uztailean antolatu zuten Bermeo Tuna Pintxo Tour txapelketa.
Bestalde, Hilabete Gastronomikoen baitako bigarren showcookinga egin dute gaur goizean udal merkatu plazan. Kasino jatetxeko sukaldariak hegaluzeagaz egindako Bermeoko entsalada prestatu du, eta bertaratutakoek dastatzeko aukera eduki dute sukaldariak bere lana amaitu ostean.
Iraileko asteburuetan ekimenean parte hartzeko izena eman duten jatetxeetan aurkitu ahalko da hegaluzeagaz egindako Bermeoko entsalada. Hurrengoak dira parte hartzen ari diran jatetxeak: Almiketxu Erretegia, Artza, Bengoetxe Erretegia, Cannon Etxea, Kafe Antzokia, Kai Alde, San Pedro Erretegia, Akelarre, Bermeoko Kasinoa eta Toki Alai.
Abendura bitartean, hilabete bakoitzean hegaluzea oinarrizko osagai duen plater tipiko bat proposatuko dute eta 10 jatetxeek euren ukitu propioa emango bezeroek disfrutatu dezaten.