Teileriako bateltokian zazpi amarratze esleituko dituzte
Amarratzeak, gehienez, bost urterako izango direla jakitera eman dute udal arduradunek
Muruetako Udalak Teileriako bateltokian amarratzeak esleitzeko deialdia zabaldu du. Jakitera eman dutenez, zazpi ontzirentzako amarratzeak esleituko dituzte.
Interesa daukatenek Muruetako udaletxera jo beharko dute proposamena aurkeztera. Proposamenak iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Muruetako Udalaren webgunean argitaratu eta hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko direla azaldu dute.
Amarratzeak, gehienez, bost urterako izango direla jakinarazi dute udal arduradunek. Amarratzeak kontratua sinatu eta hilabetera erabiltzen hasteko aukera edukiko dute erabiltzaileek. Informazio gehiago gura dutenek udaletxean (94-625 24 51 /udala.murueta@bizkaia.org) jaso ahalko dute.