Olatz Arrizabalaga gernikarrak Emakume Master Cupeko arantza atera ahal izan du Olatz Ruiz de Larramendiren kontra Plazandreak torneoaren lehen jardunaldian. Hain zuzen ere, kaiolako bi puntuei esker, Reyes Azkoitiaren taldea izan da torneoko lehen jardunaldiko garailea.
Gernikarrak Olatz Ruiz de Larramendiri nagusitasun osoz bi partidak irabazi zizkion, 12-3 lehenengoan eta 12-4 jaialdia itxi zuen partiduan. Gernikakoa eta Eulatekoa izan ziren Reyes Azkoitia eta Erlantz Garciak lehiaketa zabaltzeko aukeratutako pilotariak eta bizkaitarrak ez zion aukerarik eman nafarrari, aurreko koadroetan askoz hobeto mugitzen dela erakutsiz.
Binakakoan oso bestelakoak izan ziren gauzak eta Aldaregia-Agirrek euren taldearentzat lehen puntua eskuratu zuten, Etxebeste-Mendizabali 12-5 gailenduta.
Argazkia: Emakume Master Cup.