Euskaraldia aurkeztuko dute astelehenean, Sukarrietan
19:00etan hasiko da aurkezpena, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Datorren astelehenean (uztailak 6) azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango den Euskaraldia aurkeztuko dute Sukarrietan. Era berean, herriko euskararen normalkuntza plana ere aurkeztuko dute.
19:00etan hasiko da aurkezpena, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Bertaratzen direnek maskara eroan beharko dute, eta metro eta erdiko distantzia mantenduko dutela azaldu dute.