Castillo Suarezen 'Mugarri estaliak' poesia liburua landuko dute biharko Irakurleen Txokoan
Eguraldi ona egiten baldin badu, Talan batuko dira, bestela, liburutegian egingo dute saioa.
Bermeoko Irakurleen Txokoko parte hartzaileek Castillo Suarez idazlearen Mugarri estaliak poesia liburua aztertuko dute biharko saioan. Ohi legez, 18:30etatik 20:00etara batuko dira. Aurrekoan bezala, eguraldi ona egiten baldin badu aire librean batuko dira, Talan, hain zuzen. Euria egiten badu, berriz, liburutegian egingo dute saioa.
Saioa Arrate Egaña idazleak dinamizatuko du. COVID-19ak sortutako osasun krisia dela eta geldiarazi behar izan zen ekimen hau, pasa den hilabetean jarri zen berriro martxan. Ekainean, martxoan egin beharreko saioa egin zuten, eta bihar, berriz, apirilerako programatuta zegoena egingo dute.