Udan ibilgailuen zirkulazioa arautzeko Eako Udalak hartutako erabakien ondorioz, Eako herrigune historikoan langileek izan dezaketen eragozpenak arintzeko asmoz, zamalanetarako eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituztenen kotxe industrialentzako guneak egokitu ditu.
Aboitiz eta Kortazar plazan zamalanetarako gunea ezarri dute. Horrez gain, Jesusen plaza eremuan eta Aritza Kaletik eskoletara doan eremuan, jarduera profesional bati lotutako ibilgailuak aparkatzeko espazio publiko bat jarri dute. Baina, zenbait muga edota baldintzak jarrri dituzte. Lan-jarduerarekin lotutako erabilera esklusiboa izan beharko da, eta jarduera horiek 08:00etatik 20:00ak arte egin daitezke. Gunea zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituztenen lan autoentzako da (iturgintza, pintoreak, udal zerbitzuak…), eta enpresa bakoitzak gehienez ibilgailu bat aparkatzeko baimena dauka.
Bestalde, udaletxe atzeko egoiliarrentzako parkingean, motorrentzako gunea egokitu du udalak, Ean erroldatuta dauden eta zirkulazio zerga Ean ordaintzen duten motor jabeentzat.