Lau pertsona atxilotu dituzte Mundakan egin duten drogaren aurkako operazio batean
Operatiboan, guztira, 2.550 gramo kokaina, 135 gramo haxix, 130 gramo marihuana, nahasteko substantzia baten 245 gramo eta 156.000 euro atzeman dituzte.
Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu, aste honetan Mundakan egin duten drogaren aurkako operazio batean.
Azaldu dutenez, operatiboan, guztira, 2.550 gramo kokaina, 135 gramo haxix, 130 gramo marihuana, nahasteko substantzia baten 245 gramo eta 156.000 euro atzeman dituzte.
Droga, batez ere, Urdaibai inguruan banatzen zutela diote Segurtasun Sailetik, eta legez kanpoko merkatuan txikizka salduta, 157.000 euro inguruko balioa izango lukeela gaineratu dute.
Lau atxilotuetako hiru, martitzenean atxilotu zituzten, eta aske geratu ziren agintari judizialaren aurrera eraman ondoren. Laugarrena, berriz, eguaztenean atxilotu zuten eta atzo eraman zuten epailearen aurrera; epaileak espetxean sartzeko agindua eman zuen.