Hekimen: "Pandemiari aurre egiteko neurriak euskal komunikabideon bideragarritasuna baldintzatzen dute"
Kanpaina ekainaren 19an jarriko da martxan, eta herritarrei eta bisitariei erakutsiko zaie udalerri euskaldunak zer nolako altxorrak diren eta bertatik bertara zenbat goza daitekeen. Bertoko bazterrak eta txokoak ezagutzeko gonbitea egiteaz gain, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela azpimarratuko du.
Aurrekaririk gabeko osasun krisian gaudela, pandemiaren hedapena geldiarazteko hartzen ari diren ezohiko neurriak euskal komunikabideon egitasmoetan ondorio zuzenak eragiten ari direla esan du Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak. Konfinamendu garaian elkartea osatzen duten hedabideen webguneetako erabiltzaileak nabarmen gehitu diren bitartean, publizitateko diru iturriak %40tik gorako murrizketa egon dela mahairatu diote. Harpidetzetan jaitsiera txikia izan bada ere, etorkizunari “kezkaz” begiratzen zaiola esan dute. “Diru laguntza publikoekin ere antzeko zerbait gertatzen da: oraingoz murrizketa gutxi gertatu dira, baina ikusteko dago etorkizunean zer gertatuko den. Eremu horretan, funtsezkoa izango da sektorearen egonkortasuna bermatzeko erakunde guztiek euren konpromisoari eustea, eta, ahal den heinean, areagotzea”.
Aurreko krisiaildi ekonomikotik “erabat osatu gabe” eta hedabideen mundua bizitzen ari den eredu aldaketaren erdian, sektorea egonkortzeko bidean lehen pausoak ematen ari zenean, krisialdi berri bat pairatzen hasi dela azaldu dute. Dena dela, eta komunikabideok lehen mailako zerbitzu garen heinean, lanean jarraitzeko ahal den guztia egin dela esan dute. “Herritarrei pandemiaren inguruko informazio zuzen eta eguneratua helarazteko ahal izan dugun guztia egin dugu”.
Euskal hedabideon garrantzia “inoiz baino ageriago” geratu dela esan dute. “Horren parean, baina, pandemiari aurre egiteko hartzen ari diren neurriak daude. Neurri horiek komunikabideon bideragarritasuna baldintzatzen dute”.
Pandemiak elkarteko komunikabideei nola eragin dien jakiteko, Hekimenek bazkideen artean inkesta bat zabaldu du, eta emaitzak gazi-gozoak izan direla diote: “Hasteko, bazkide guztiek hartu dituzte pandemiari aurre egiteko oinarrizko neurriak, eta, ondorioz, ehunka lagunek osatutako sarean bi COVID-19 kasu baino ez dira zenbatu”. Hedabideetako langileak, moldaketa batzuk eginda “baldintza zailetan” ere ekoizpenari eutsi nahi izatea azpimarratu dute. “Egindako ahaleginari herritarrek emandako erantzuna paregabea izan da. Izan ere, elkarteko komunikabideen webguneetan iazko martxoan baino 500.000 erabiltzaile gehiago zenbatu dira”.
Egitasmo asko (%71) bertan behera geratu direla ere mahairatu dute. “Etorkizunean zenbait egitasmo berrartzeko aukera egon liteke, baina, ziurrenik, gehienak ez dira berreskuratuko”.
Lantaldeetan ere murrizketa gutxi egon direla diote. “Lehen asteetan zenbait hedabidek aldi baterako murrizketak abian jarri zituzten, baina orokorrean ez da egon behin betiko kontratu eteterik. Etorkizunean ere ahal dugun guztia egingo dugu egungo lantaldeei eusteko, eta espero dugu herritarrek zein erakundeek ere, euren babesa mantenduz, ahal duten guztia egingo dutela aurreko krisialdietako egoera errepikatu ez dadin”.
Hekimen osatzen duten hedabideen garatzen dituzte egitasmo asko (%71) bertan behera geratu direla ere mahairatu dute. “Etorkizunean zenbait egitasmo berrartzeko aukera egon liteke, baina, ziurrenik, gehienak ez dira berreskuratuko”.
Horren guztiaren aurrean, orain arte bezala lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du elkarteak. “Lan asko eta ahalegin handia egin da gauden tokiraino iristeko, eta hasitako bidea emankorra izaten ari da. Jarrai dezagun elkarlanean bidea egiten, eta gaindi ditzagun etor daitezkeen traba eta oztopoak elkarrekin, guztiontzako errazago izango baita eta herritarrek eskertu egingo digute”