Ongietorria HITZAri
Harrera beroa eskaini zioten Busturialdeko herritarrek egunkari berriari herenegun, Bermeon, aurkezpen jaialdian; egindako lana handia izan dela zioten eta HITZAk hutsune bat beteko duela.
Jende asko bildu zen Bermeo-ko frontoian eguazten iluntzean, BUSTURIALDEKOHITZAren aurkezpen festan: proiektuaren sustatzaile eta bazkideak, euskaltzaleak, erakunde publikoetako ordezkariak, gizarte eragileek ordezkariak… Hantxe banatu ziren 1. zenbakiaren lehen ale batzuk. Ekitaldian, proiektua euskaraz bizi ahal izateko tresna delaesan zuen Juan Karlos Goienetxea Bermeoko alkateak. «Euskararen normalizazioak horrelako apustuak eta gehiago erebehar ditu».
Zazpigarren HITZAda Busturialdekoa. Euskarazko Komunikazio Taldeko kontseilu administrazioaren idazkari Joanmari Larrartek, baina, esan zuen«lehenengoa balitz bezala, ilusio berarekin» egin dutela lan. Busturialdeko eskualdea zoriondu zuen «eguneroko informazioa etxean goxo-goxo jasotzeko aukera izango duelako», eta Bermeoko Udalari eskerrak eman zizkion, «hasiera-hasieratik emandako laguntzagatik eta egiten ari garen bideagurekin batera egiten ari delako».
Eskualdeko euskalgintza daproiektuaren hiru hanketakobat, eta ordezkari bezala Yonatan Juaristi aritu zen. Irakurleen beharra azpimarratu zuen: «Harpidedunak bai, iragarleakere bai, baita diru laguntzakere… Baina, batez ere, irakurleak behar dira». Haren ustez, proiektu honekin euskararennormalizazioan bakarrik ez, in-formazioaren atalean ere «se-kulako aurrerapausoa» egitenari dira. Busturialdeko Hitzako zuzendari Oihana Cabellok esan zuenez, egunkaria aurkezten egotea «ez da gutxi». «Bi urtedaramatzagu martxan eskualdeko eragile, norbanako, taldeeta hainbat jende proiektu hau aurrera ateratzeko asmoarekin eta, azkenean, berton ibili den jende guztiaren lanak bere fruitua eman du». Aipatu zuenez, lehenengo aldiz izango dugu Busturialdeko berri euskaraz eta egunero, eta egunkariak «kalitateko produktua»izan behar duela gaineratu zuen: «Plurala, orekatua, independentea, parte-hartzailea,baterakoia eta, nola ez, euskaltzalea»