Busturiko jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute
Dena dela, alkateak esan duenez, posible litzateke auzo bakoitzean egoera berrira egokitutako ekintza puntualen bat edo beste antolatzea.
Egoera berezia izango da aurtengo udakoa. Koronabirusaren eraginez, herrietako jaiak bertan behera geratzen ari dira. Busturiko alkate Aitor Aretxagak jakinarazi duenez, Busturiko jaiak ere ez dira ospatuko.
Auzo guztietan jaiak izaten dituzte Busturian; aurten, hala ere, horiek guztiak bertan behera uztea erabaki dute. Dena dela, alkateak esan duenez posible litzateke auzo bakoitzean, egoera berrira egokitutako ekintza puntualen bat edo beste antolatzea: “Hala, jai eguna gogoan izango dute bertoko bizilagunek”.