Bermeoko Txosna Batzordeak bihar egingo du lehenengo asanblada publikoa
19:00etan jarri dute hitzordua, Talan.
Jai eredu berria diseinatzen dabil Bermeoko Txosna Batzordea; izan ere, aurtengo jaiak ezingo dira ohi modura ospatu. Horretarako, biharko deitu dute urteko lehenengo asanblada publikoa. 19:00etan batuko dira, Talan.
Herritarrak deitzen dituzte parte hartzera, “denen ideiak jakin gura dituztelako”.