Udaletxe berrian arreta ematen hasi da Muruetako Udala
Aurrez aurreko arreta hitzorduarekin emango dute; "Ezinbesteko" kudeaketak baino ez dira egingo.
Hainbat urtetako lanen ostean, atzo zabaldu zituzten Muruetako udaletxe berriko ateak. Koronabirusaren geldialdiaren ostean, udaletxe berrian hasi dira arreta presentziala eskaintzen, “nahiz eta oraindik azken ukituak falta diren”.
Aurrez aurreko arreta, hala ere, hitzorduarekin emango dute. 94-625 24 51 telefono zenbakira deituta edota udala.murueta@bizkaia.org-ra idatzita eska daiteke hitzordua. “Ezinbesteko” kudeaketak baino ez direla egingo azaldu dute udal arduradunek. Gainontzekoa, posta elektronikoz edo telefonoz egiten jarraituko dute.