Muruetako Udalak udaletxe berrian emango du arreta astelehenetik aurrera
Aurrez aurreko arreta, hala ere, hitzorduarekin emango dute.
Astelehenean hasiko da Muruetako Udala arreta presentziala eskaintzen, eta udaletxe berrian egingo dute. Hainbat urtetako lanen ostean, astelehenean zabalduko dituzte ateak.
Aurrez aurreko arreta, hala ere, hitzorduarekin emango dute. 94-625 24 51 telefono zenbakira deituta edota udala.murueta@bizkaia.org-ra idatzita eska daiteke hitzordua. “Ezinbesteko” kudeaketak baino ez direla egingo azaldu dute udal arduradunek. Gainontzekoa, posta elektronikoz edo telefonoz egiten jarraituko dute.