Gorefesta ez da uztailean ospatuko
Jaialdiaren 20. urteurrena urrian ospatzeko asmoa daukatela iragarri dute, eta helburu horregaz lanean dabil Spookypheria Productions Elkartea.
Urte garrantzitsua da Bermeoko Spookypheria Productions elkartearentzat. Taldeak antolatzen duen Gorefest zinema jaialdiak 20 urte beteko ditu aurten. Uztailaren 17rako zeukaten hitzordua jarrita, hala ere, atzo iluntzean jakinarazi zutenez, uztailean ez dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia ospatuko.
Koronabirusagatik, gaur egun, “ziurgabetasuna” da nagusi, eta horregatik hartu dute erabakia. Jaialdiaren 20. urteurrena, baina, urrian ospatzeko asmoa daukatela iragarri dute, helburu horregaz lanean dabiltzala nabarmenduta.
Gorefest jaialdiaren zaleei esan gura die, “nola edo hala jaialdiaren 20.urteurrena eurekin ospatuko dutela”.
Spookypheria Productions elkarteak urte solidarioa du aurtengoa.