Garbigune mugikorra Errigoitira helduko da ekainaren 8an
Ekainaren 12ra bitartean, hainbat hondakin botatzeko aukera izango dute herritarrek. Urian ipiniko dute.
Garbigune mugikorra Errigoitira helduko da ekainaren 8an (astelehena) eta hilaren 12ra bitartean egongo da bertan. Uria auzoko Bekoerreka parkinean ipiniko dute, eta herritarrek herrian dituzten edukiontzietara bota ezin dituzten hainbat hondakin botatzeko aukera izango dute. Etxekotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi txietan), sakeleko telefonoak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, kableak, CDak, DVDak, kasseteak zein erradiografiak bota ahalko dituzte.
Bizkaiko herritarrentzat birziklatzea errazagoa eta hurbilagoa egiteko helburua daukate aldundiaren Garbigune mugikorrek. Edukiontzi ibiltari horietan etxeetan sortutako hondakinak jasotzen dituzte, udalekin aurretiaz adostutako egutegiaren arabera.