Ekoetxea Urdaibaik gaur zabaldu ditu ateak
Barrualdeko erakusketa guneak irekita egongo dira, baina baimendutako edukiera erdira murriztuko da. Antolatutako jarduerak kanpoaldean garatuko dituzte.
Ingurumenaren Mundu Mailako Egunarekin bat eginez, gaur zabaldu dute berriro Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibai.
Segurtasuna, higienea eta edukiera kontrolatzeko neurri zorrotzak hartuko ditutztela jakinarazi dute. Hala, jardueren egutegia kanpoaldean garatzeko diseinatu dela azaldu dute.
Barrualdeko erakusketa guneak irekita egongo dira, baina baimendutako edukiera erdira murriztuko da. Era berean, elementu interaktiboak ezin izango dira erabili, “birusa pantailak, aurikularrak edo prismatikoak ukituz ez transmititzeko”.