Bertoko Kontsumoa Sustatzeko Bonoak atera ditu Eako Udalak
15 euro ordaindu eta 20 euro gastatu ahal dira udalerriko komertzioetan. 300 bono atera ditu, eta udaletxean eskuratu behar dira.
Eako Udalak “orain inoiz baino gehiago” bertakoa kontsumitzearen garrantziaren beharra azpimarratu die herritarrei, eta COVID-19ak ekonomikoki gehien kaltetu dituen udalerriko komertzioei laguntzeko bonoak kaleratu ditu: “Bertoko denda txikiak dira ekonomikoki COVID-19a gehien pairatu dutenak. Eako Udaletik elkartasuna adierazi eta laguntzeko Bertoko Kontsumoa Sustatzeko Bonoak eratu dira”.
Herritarrek 15 eurotan erosiko dituzte bonoak, eta 20 euro gastatzeko aukera edukiko dute herriko dendatan (Alex, Aloña, Ainhoa, Ileapaindegia eta Farmazia).
300 bono atera dituzte eta udaletxean eskuratu behar dira; pertsonako gehienez 2 bono hartu daitezke. Bonoak baliagarriak izateko, hartzailearen izenagaz, bono zenbakiagaz eta udalaren zigilua agertu behar dira.