Oraingoa ere, arrakastatsua
Eako Bertoko Azoka segurtasun eta higiene neurriak betez egin dute asteburuan, eta "den-dena salduta", pozik daude antolatzaileak.
Alarma egoeraren barruan egin duten lehen Bertoko Azoka izan zen zapatukoa. Hortaz, osasun kriri honetan beharrezkoak diren neurri eta baldintzak betez egin zituzten salmentak eguerdian, Donibane Enparantzan.
Beste behin herritarrek ez zuten hutsik egin eta baserriko produktuak erostera hurreratu ziren, lehen sektoreari bultzada eman eta tokiko kontsumo osasuntsuaren aldeko apustuari eutsiz. Antolatzaileak pozik geratu dira, “den-dena salduta, azoka arrakastatsua” izan baitzen.
Bedarokelaren banaketaz gain, Madariagako tomatea, Oraskako ogia eta Bizkaiganeko esnekiak egon ziren salgai, udaletxeko arkupean.