Patxi Ruizen aldeko giza katea egingo dute barikuan
20:00etan jarri dute hitzordua, Portuzarrean. Maskarak eroateko deia egin dute antolatzaileek.
Barikuan Patxi Ruiz euskal preso politikoak 13 egun egingo ditu gose eta egarri greban. “Egoera kritikoa” dela eta, Bermeoko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta, giza katea egingo dute Bermeon. 20:00etan jarri dute hitzordua, Portuzarrean. Ruizi eta borrokan dauden gainontzeko euskal presoei babesa adierazteko giza katea izango da, eta herritarrak deitzen dituzte parte hartzera.
Gogorarazi dute, osasun neurriak bermatzeko, giza katean bi metroko distantzia mantendu beharko dutela, eta maskarak eroatea eskatu dute.
Bestalde, jakinarazi dutenez, Bermeotik 100 fax eta gutun baino gehiago bidali dituzte Murcia-II espetxera; “Ruizen egoera salatzeaz gain, espetxeko zuzendaria arduradun egiten dugu kartzelan jasan dituen tratu txarrengatik eta mediku asistentzia faltagatik”.