Bizkaia osoan mugitzeko aukera, astelehenetik aurrera
Eboluzioak bere onean jarraituz gero, Jaurlaritzak datorren astean eskatuko du bigarren fasera igarotzeko. Orain arteko neurri zorrotzak defendatu ditu Urkulluk, eta Sanchezek alarma egoera hilabetez luzatzeko proposatuko du.
Eusko Jaurlaritzak esan du epidemiaren eboluzioak okerrera egiten ez badu, datorren astean eskatuko duela bigarren fasera igarotzea. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa bigarren fasean lirateke bi aste barru. Gaur [maiatzaren 16an] argitaratu du konfinamendutik ateratzeko lehen fasea eguneratuko duen dekretua. Horren arabera, herrialde barruan mugitzeko baimena lukete herritarrek, astelehenetik aurrera. Bizkaitarrek, beraz, Bizkaia osoan mugitu daitezke hilaren 18an hasita, bai kirola egiteko, aisialdirako edo bigarren etxebizitzerata joateko.
Ordutegiei dagokienez, aldaketa bat dakar hurrengo asteak, Espainiako Gobernuak ezarritakoa. Hala, 10.000 biztanletik beherako herriek ez dute ordutegi mugarik izango. Sanchezek aldaketa horren berri eman aurretik, Osasun sailburu Nekane Murgak zehaztu zuen turistak hartzen dituzten 5.000 biztanletik beherako herriek ordutegi mugarik ez dutela izango bizilagunen kopurua haditzen bada ere. Sanchezen azken erabakiak Jauralritzaren irizpidea aldatuko duen ez dute zehaztu oraindik. Hala ere, Murgak eskatu du arduraz jokatzeko, jende pilaketak eragozteko.
Neurriak arindu. Joan den astean lehenengo fasera igarotzean zehaztutako neurriak zerbait aritzea erabaki du Jaurlaritzak, eta joan den astelehenean indarrean ezarritakoak defendatu ditu Iñigo Urkullu Lehendakariak. Gainera, esan du lehen fasea hasi zenetik izan diren zenbait jarrerek erakutsi dutela hartutako neurri horiek egokiak zirela. «Frogatu da mugimendua handiagoa denean handiagoa behar duela norbanakoaren erantzukizunak ere», gaineratu du. Jarrerak jarrera, lehendakariak esan du datuek hobera egin dutela.
Bestalde, Espainiako presidente eta autonomietako gainontzeko presidenteekin izandako bileran lege-esparru berri bat eraikitzeko eskatu dio Iñigo Urkulluk Pedro Sanchezi, halako egoerei aurre egin ahal izatea eta kogobernantza-eredua integratzen duen esparrua, hain zuzen ere. Gainera, Urkulluk bost proposamen helarazi dizkio Espainiako Gobernuko presidenteari, deseskaladan aurrera egiteko. Batetik, Etxetik kanpoko eremu itxietan edota pertsonen artean gomendatutako gutxieneko distantzia mantentzen ez den egoeretan egiten diren jarduera guztietan maskarak erabiltzea. “Zenbat eta mugikortasun handiagoa, orduan eta handiagoa izan behar da banakako prebentzioaren ardura”, esan du.
Bestalde, fase honetatik ordu-tarteak berraztertzeko eskatu du, herritarren artean nahasmena sortzen dutelako. Kultur ekitaldietarako eta ostalaritzaren kasuetan, bigarren fasean edukiera-murrizketak % 50era arte malgutzea proposatu dio Sanchezi. Era berean, turismo aktiboa eta naturakoa, mendi-ibiliak bezala, modu aske eta seguruan ahalbidetzea nahi du lehendakariak.
Azkenik, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera bultzatzearen alde agertu da Urkullu, arreta berezia jarriz ziklo-aldaketako edo selektibitaterako prestakuntza-ikastaroetan, bai eta zailtasun akademikoak, sozialak, familiarrak edo eten digitala duten ikasleen artean ere.
Beste hilabetez. Perdro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidenteak, aldiz, alarma egoera beste hilabetez luzatzearen alde egingo du Kongresuan. Azkenengo luzapena izango deza zehaztu du. Orain arteko neurriek emaitza onak eman dituztela esan du Espainiako gobernuburuak, eta izandako zuhurtzia eta segurtasun neurriak defendatu ditu, beste biderik ez dagoela esanez.