Herritarren artean maskarak eta gelak banatuko ditu Muruetako Udalak
Gaur egingo dute banaketa, San Isidro egunez.
San Isidro Eguna ospatu behar zuten gaur Muruetan, baina ospakizunak bertan behera geratu dira. Muruetako Udalak jai eguna aprobetxatuko du, hala ere, herritarren artean maskarak eta gel hidroalkoholikoak banatzeko. COVID-19ari aurre egiteko eta auzotar guztien osasuna babesteko asmoz egingo dute banaketa, etxez etxe.
Biztanle bakoitzak maskara bana jasko du, eta etxebizitza bakoitzeko eskuetarako gel hidroalkoholiko bat utziko dute. Era berean, horiek modu egokian erabiltzeko argibideak utziko dituztela ere esan dute.
Muruetako alkate Julen Karrionek herritar guztien “esfortzua, jarrera eta erantzukizuna” eskertu gura izan ditu. “Solidaritateagaz eta lankidetzagaz elkarrekin aterako gara egoera honetatik”, esan du alkateak.