Egitarau zabala dakar Arrain Azoka birtualak
Luzeagoa izango da aurtengo Arrain Azoka; datorren astelehenetik domekara (maiatzak 18-24). Arrain Azokaren sare sozialen bitartez eskainiko ditu egitaraua.
Aurten Arrain Azoka ez da Lameran egongo, baina sarean aurkituko dugu; izan ere, aurtengoa Arrain Azoka birtuala izango da. Luzeagoa ere izango da aurtengo azoka, astelehenetik [maiatzak 18] domekara [maiatzak 24].
Koronabirusak behartuta, azoka egiteko beste formatu bat bilatu behar izan du Arrain Azoka Elkarteak (Bermeoko Udala eta sektoreko enpresak). Modu birtualean egingo bada ere, beteta dator egitaraua, eta diotenez, “espiritua mantentzen du eta arrantza sektorea eta izaera balioan jartzen ditu”.
Arrain Azokak, gainera, webgune berria dauka, eta gaurtik aurrera bisita daiteke: https://www.bizibermeo.eus/arrainazoka
15 enpresak eta 3 erakundek parte hartuko dute aurtengo Arrain Azoka birtualean. https://www.bizibermeo.eus/azokabirtuala loturan aurki daitezke horiek guztiak. Horretan parte hartzaileen eskaintza bereziak aurkituko dituzte erosleek.
Kolaboratzaileak ere asko eta asko dira, eta horiei esker lortu dute egitaraua osatzea. Honakoak dira kolaboratzaileak: Azti, Gastroteka taberna, Akelarre Taberna, Kai Alde taberna, Aranzadi Elkartea, Bermeoko Sareginak eta Neskatilak, Euskaraldia, Adiskide eta Hurre Hurre txokoak, Alkartasuna Dantza Taldea, Bermeoko Erraldoiak eta Arrantzaleen Museoa.
Arrain Azokaren Facebook eta Instagram sare sozialen bidez aurkezpen desberdinak ikusteko aukera egongo da. 12:30ean, azokan parte hartzen duten erakusleen produktuekin pintxoak egiteko proposamenak eskainiko dituzte. 13:30ean, berriz, enpresen aurkezpenak egongo dira ikusgai, egunean bi enpresa. Arratsaldeetan ere aurkezpen desberdinak egongo dira, bai eta aurreko urteetako azokak gogoraratzeko bideoak ere.
Umeentzako lekua ere egongo da. Arrain Azoka enpresen topagune izateaz gain, arrantza munduaren jaia ere badela diote antolatzaileek, eta jaia eta alaitasuna etxe guztietara eroan gura dute. Horregatik, astelehenetik aurrera, eta betiere, eskainiko duten lotura baten bidez, umeentzako dantzaldi bat egongo da; “bakoitzari hobeen datorkion momentuan jai giro hori ume eta gazteekin etxean partekatzeko”.
Mahoiak eskegi. Mahoiak soinean janzteko denboraldiko lehenengo eguna izaten dute bermeotarrek Arrain Azokako zapatua. Aurten, astelehenetik aurrera balkoi edo leihoetan mahoiak eskegitzea proposatu dute antolatzaileek, “Arrain Azokaren espiritua mantentzeko herrian”.
Bestalde, Arrain Azokaren bizipenak gogoratzeko erronka ere zabalduko dute sare sozialetan. Ondoren, parte hartzaile guztien artean herriko enpresen produktuekin osatutako 3 otzara zozkatuko dituzte.
HONAKOA DA PRESTATU DUTEN EGITARAUA:
Astelehena
12:00. Inaugurazio ekitaldia. Arrain Azoka elkarteko presidente den Bermeoko alkatearen agurra eta Arrain Azoka birtualaren bideo aurkezpena
12:30.Gure produktuekin gastronomia ospatzen: 4 pintxo arrainagaz eginak.
13:30. Aurkezpenak: Gastronorte eta La Gilda del Norte.
18:00. AZTI: Atunaren markaketa.
19:00. Gastroteka tabernaren pintxoagaz, gastronomia ospatzen.
20:00. Aurreko urteetako Arrain Azokak gogoraratzen.
Martitzena
12:30. Gure produktuekin gastronomia ospatzen: 4 pintxo arrainagaz eginak.
13:30. Aurkezpenak: Keia eta Etxeko Makailoa.
17:30. Euskaraldia: Lehenengo Euskaraldia zelakoa izan zen.
20:00. Aurreko urteetako Arrain Azokak gogoratzen.
Eguaztena
12:30. Gure produktuekin gastronomia ospatzen: 4 pintxo arrainagaz eginak.
13:30. Aurkezpenak: Tarradie eta Anchoas de Bermeo.
18:00. Zer da Bermeo Tuna World Capital (BTWC)?
19:00. Kai Alde tabernaren pintxoagaz, gastronomia ospatzen.
20:00. Aurreko urteetako Arrain Azokak gogoratzen.
Eguena
12:30. Gure produktuekin gastronomia ospatzen: 4 pintxo arrainagaz eginak.
13:30. Aurkezpenak: Urdaibai kontserbak eta Urremendi.
17:30. Euskaraldia: Aurtengo Euskaraldia prestatzen bideo estreinaldia.
18:00. BTWC: Bermeo erreferentea mundu mailan.
20:00. Aurreko urteetako Arrain Azokak gogoratzen.
Barikua
12:00. Zallo: pintxo proposamena lantzen.
12:30. Gure produktuekin gastronomia ospatzen: 4 pintxo arrainagaz eginak.
13:00. Gurutze Gorria: herrian herritarrentzat.
13:30. Aurkezpenak: Etxebastar/La Gabiota (Arroyabe).
18:00. Bermeoko neskatilak eta sareginak: euren egunerokoa ezagutzeko aukera.
19:00. Akelarre tabernaren pintxoagaz, gastronomia ospatzen.
20:00. Aurreko urteetako Arrain Azokak gogoratzen.
Zapatua
12:00. Serrats: nutrizionista bategaz solasean.
12:30. Gure produktuekin gastronomia ospatzen: 4 pintxo arrainagaz eginak.
13:00. Tanborrada Hurre Hurre eta Adiskide txokoekin.
13:30. Aurkezpenak: Salica eta Albacora.
17:30. Euskaraldia: Kike Amonarrizekin hitzaldia, zuzenean.
19:00. Aranzadi: Izaro uharteko eraztunketa kanpaina.
20:00. Alkartasuna Dantza Taldeagaz, Arrain Azokako ikuskizuna.
Domeka
12:00. Toja: bokartaren prozesua ezagutzen.
12:30. Gure produktuekin gastronomia ospatzen: 4 pintxo arrainagaz eginak.
13:00. Bermeoko Erraldoien Konpartsaren irudi zoragarriakikusteko aukera eta sari banaketa.
13:30. Aurkezpenak: Zallo eta Serrats.
14:00. Agurra.