Muruetako Udalak herritarrekin komunikazio zuzenagoa edukitzeko aplikazio bat martxan jarri du
Murueta Zabaltzen aplikazio jaitsita, herritarrek udalaren oharrak jaso ahalko dituzte.
Informaziorako sarbideak hobetzeko asmoa dauka Muruetako Udalak, horretarako, herritarrekin komunikatzeko tresna berrien bila dabiltza. Hortik abiatuta Murueta Zabaltzen izeneko plataforma berrria martxan jarri dute. Biscaytik fundazioak garatu du aplikazioa.
Aplikazio berri horren asmoa da, herritarren partehartzea erraztea udaleko gaietan, bai eta udalarekin elkarlanean aritzea ere ildo berriak erabilita.
Gainera, orain, telefono mugikorretarako Murueta Zabaltzen aplikazio jaitsita, herritarrek udalaren oharrak jaso ahalko dituzte. Mota desberdinetako oharrak, gainera: errepideetako arazoak, autobus zerbitzuetako aldaketak edota kultur, kirol zein jaietako egitarauak.