Bermeo Arrarik arra lehiaketak baditu irabazleak
Lehiaketak arrakasta handia izan du; 1.500 erantzun baino gehiago jaso dituzte.
Etxealditik Euskaraldiaren testuinguruan Bermeoko Euskaraldiaren Batzordeak antolatutako lehiaketa izan da Bermeo Arrarik arra. Lehiaketak arrakasta handia izan du; 1.500 erantzun baino gehiago jaso dituzte.
Azaldu dutenez, puntu gehien lortu dituzten herritarren artean berdinketa egon denez, zozketa egin dute lehiaketako 3 irabazleak aukeratzeko, eta honakoak dira:
- Izaskun Lejanda. 150 euroko erosketa txartela.
- Aritz Arrizabalaga. 100 euroko erosketa txartela.
- Irene Astui. 50 euroko erosketa txartela. (Berton Elkarteak emandako saria).
Saritzat jaso dituzten erosketa txartel horiek, Berton Elkarteko dendetan erabili ahal izango direla zehaztu dute.
“Bermeo Arrarik arra jolasaren bidez, Bermeon ere hizkuntza ohiturak aldatzeko eta urte amaieran egingo dugun ariketa masiborako entrenamenduarekin hasi gara”, diote. Aste batez, eta egunero, herritarrek Bermeoko euskarari, historiari, kulturari…buruzko bost galdera erantzun behar izan dituzte.
Bermeoko Euskaraldiaren Batzordeko kideek eskerrak eman gura dizkiete “ekimen polit honetan” parte hartu duten guztiei. Ildo horretan, Arrain Azoka birtualean Euskaraldiarekin lotuta antolatuko dituzten bestelako ekimenetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.