Aldundiak enpresek maileguetan gabealdiak eduki ahal izatea erraztuko du
Hiru aldundiek hitzarmen bat onartu dute Elkargi Elkar Bermatzeko Sozietatearekin. Ekonomiari, eta enpresa-ehunari lagundu nahi diote, osasun krisiaren ondorioei ahalik eta baldintza onenetan aurre egin diezaieten.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek hitzarmen bat onartu dute Elkargi Elkar Bermatzeko Sozietatearekin, hiru lurraldeetako enpresek indarrean dituzten maileguetan gabealdiak ezartzea errazteko. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiko egoeraren ondorioak arindu asmoz egin dute hitzarmena.
Helburua da enpresen eta autonomoen finantzaketa eta likidezia babestea, zailtasun eta ezintasun garrantzitsuenekin ere jarduera normaltasunez garatu ahal izateko. Hala, foru erakundeek eta Elkargik egindako akordioak ahalbidetuko du finantza erakundeek gabealdiak ematea, enpresek dagoeneko formalizatuta eta Elkargik bermatuta dituen mailegu eragiketetan, epe labur eta ertainean iraunkortasuna eta segurtasuna ematen laguntzeko.
Hitzarmenaren helburua bete asmoz, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek 150.000 euro bideratuko dituzte, eta Arabakoak, berriz, 75.000 euro. Gabealdia eskatu nahi duten enpresek Elkargira jo beharko dute. Informazio gehiago https://www.elkargi.es/eu webgunean.