EH Bilduk kirol jardueretarako proposamenak jaso gura ditu
Inkesta bat prestatu dute, eta herritarren artean zabaldu, proposamenak batu asmoz
Gernika-Lumoko EH Bilduk herritarren artean inkesta bat zabaldu du, konfinamendu sasoian kirola egiteko dituzten ohiturak ezagutzeko. Era berean, proposamenak ere batu gura dituzte, kirola egiteko ordutegiari eta guneei buruz.
Zabaldu duten inkesta anonimoa da, eta bete ahal izateko esteka bat egokitu dute: https://labur.eus/kalera_seguru.
Gernika-Lumoko EH Bilduk dio herritarren jarrera txalotzekoa izan dela osasun larrialdi honetan zehar, eta “normaltasun berrirtako” fase berri honetan 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etarako tarteetan gernikarrak zein lekutatik eta zelan dabizen aztertzea dutela asmo.