Murga: "Kutsatutako hamar lagunetik ia zazpi sendatu egin dira edo alta emanda daude"
Gaurko datuen arabera, Busturialdean 296 kasu positibo daude: Bermeon 109, Gernika-Lumon 70, Mundakan 46, Busturian 42, Elantxoben eta Gautegiz Arteagan launa, Foruan, Kortezubin eta Morgan hiruna, Arratzun, Ibarrangelun, Mendatan eta Sukarrietan bina eta Ereñon, Errigoitin, Muxikan eta Nabarnizen bana.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 83.288 PCR azterketa eta 31.626 test azkar egin dituzte. Atzo, guztira, 3.038 test egin zituzten. 14.412 pertsonak eman dute positibo eta 716 pertsona daude ospitaleetan ingresatuta. Sendatutako edo alta jaso duten pertsonak, berriz, 9.840 dira (baieztatutako kasuen % 68) eta 1.241 heriotza eragin ditu koronabirusak.
Gaur argitaratutako datuen arabera, Busturialdean 296 kasu positibo daude: Bermeon 109, Gernika-Lumon 70, Mundakan 46, Busturian 42, Elantxoben eta Gautegiz Arteagan launa, Foruan, Kortezubin eta Morgan hiruna, Arratzun, Ibarrangelun, Mendatan eta Sukarrietan bina eta Ereñon, Errigoitin, Muxikan eta Nabarnizen bana.
COVID-19aren aurrean euskal herritarren “immunitate-mapa osatzeko” egingo dituzten ekimenen nondik norakoak azaldu ditu Nekane Murga Osasun sailburuak gaurko agerraldian.
Azaldu duenez, gaur goizean Osakidetzako osasun-zentroetan Osasun Sailak sustatutako baheketa-planean aurreikusitako odol-ateratzeak egiten hasi dira, epidemiaren fase gogorrenean erakutsitako sintomengatik koronabirusa zutela diagnostikatutako pertsonen artean benetan zenbatek izan duten gaixotasuna jakiteko eta, beraz, antigorputzak sortu dituzten zehazteko.”Klinikoki 4.147 lagun diagnostikatu zituzten COVID-19arekin, otsailaren 28tik apirilaren 15era arte”.
Martxoaren 17ra arte klinikoki diagnostikatutako pazienteekin harremanetan jarri dira eta 600 hitzordu baino gehiago ezarri dituzte (horietatik, gutxi gora behera, erdiak Bizkaian).
COVID19arekin sintomatologia bateragarria zuten pertsonei bereziki zuzendutako bahetze horretaz gain, Carlos III Osasun Institutuak diseinatu eta Osasun Ministerioak sustatutako azterketa egiten gaur hasiko direla zehaztu du Murgak: “Ministerioak erkidegoetako protokoloak osatzen dituen bitartean, Osasun Saila eta Osakidetza jada prest daude seroprebalentziako azterketa honen landa-lana egiten hasteko. Euskadiren kasuan 4.000 lagun baino gehiago hartuko ditu”.
Egiten diren testei buruz galdetuta, une honetan gaixotasuna edukitzeko arriskuan daudenengana heltzea ezinbestekoa dela esan du, “sintomak dituztenak eta baita horiekin harremanetan” daudenak ere. “Osasun langileak eta langile soziosanitarioak, kolektibo itxietan bizi direnak (erlijiosoak, adinekoen egoitzak eta arrantzaleak, adibidez) eta sintomak dituzten pertsonak dira lehentasuna. Europaren batezbestekotik gora dira egiten ditugun testak. Zenbatekoa handitzeko gaitasuna daukagu, eta hori egiten ari gara. Azterketa egiteko eta tratamendua jartzeko, Euskadin inor ez da geratu osasun ikupegitik beharrezkoa zen test barik”.
Kutsatutako indize kopuruari lotuta, egoera epidemiologiko “onean” gaudela adierazi du Murgak, “egin beharrekoak betetzen ari direla”. Espainiako Gobernuak orain emandako gomendioak aurreikusita zituztela ( ZIUetako ohe kopurua, ospitaleratzeak…) esan du. “Orain dela aste batzuetatik lehentasuna dira zainketa epidemiologikoa eta koordinazioa. Jaurlaritzan deseskaladaren lanketan ari gara, eta hurbiltasun eta indize hauek aztertzen. Neurriak proposatzen ditugu eta ohitura aldaketen jarraipena egiten dugu, beti ere gaixotasun arriskuaren barruan”.
Umeak kalean. Umeak kalera ateratzeari dagokionez, erabakia beharrezkoa zela uste du Murgak, eta oro har, herritarrek erantzukizunez eta errespetuz jokatu dutela, arauak betez. Gurasoek distantziak mantentzearen eta higienea zaintzearen garrantzia barneratu dietela deritzo.
“Fase honetan kutsatzeak ekidin eta distantziak mantentzea beharrezko dela-eta, leku batzuetan hori egitea zailagoa dela badakigu, jende asko babilen leku pubikoetan eta garraio publikoan, esaterako. Horietan maskarillak eroatea garrantzitsua da, gaixotasuna kutsatzea sahiestu ahal dutelako”, nabarmendu du Osasun sailburuak.