Udaleko eta Portuetako Zuzendaritzako langileek herriko hainbat gune desinfektatu dituzte
Elantxobeko alkateak zehaztu duenez, astean behin egingo dituzte halako garbiketa eta desinfektazio lanak.
Elantxobeko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzako langileak herriko hainbat kale eta gune garbitzen aritu dira goizean.
Portua, Bidekalea eta frontoi inguruak garbitu eta desinfektatu dituzte, eta Patxi Egurrola alkateak zehaztu duenez, astean behin egingo dituzte lanok. Herritarren izenean, udaletik eskerrak eman dizkiete: “Astean behin etorriko dira lan hau egitera, eta eskerrak eman gura dizkiogu Portuetako Zuzendaritzari”.