'Etxeko bentanatik Bermiori kikuke!' lehiaketak baditu irabazleak
Sei kategoriak kontuan hartuta, 203 marrazki jaso dituzte.
Bermeoko Udalak, Berton Merkatari Elkarteak eta Benito Barrueta Arte Elkarteak antolatutako Etxeko bentanatik Bermiori kikuke! marrazki lehiaketaren irabazleak jakinarazi dituzte.
Honakoak dira kategoria bakoitzeko irabazleak eta aurkeztutako lanen izenak:
-
1. Kategoria (2-5 urte). Bermeoko Portua, Gael Alexander Rojas Cabrera.
-
2. Kategoria (6-9 urte). Bermeoko arrantzalea, Oihana Etebarrioste Garcia.
-
3. Kategoria (10-13 urte). Bermeo, nire toki gustokoenak, Ane Martin Otaola.
-
4. Kategoria (14-17 urte). Gure herria, gure sustraiak, janire Urresti Parra.
-
5. Kategoria (18 urtetik gora). Etorkizunari begira, Pedro Gil Perez.
- 6. Kategoria (18 urtetik gorako lehiakideak baina material bereziekin lan eginda). Aspo Handiri bueltie, Leire Perez Roseñada.
Marrazki lehiaketaren helburuak itxialdi egoera modu entretenigarri batean pasatzea eta sormena lantzea ziren. 6 kategoriatan banatuta, bi urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izan dute, eta denetara, 203 marrazki jaso dituzte. Lehenengo fase batean herritarrek bozkatu zituzten kategoria bakoitzeko marrazkirik gustukoenak, ondoren, epaimahaiaren esku geratu ziren.
Itxialdia amaitzerakoan erakusketa handi bat antolatzeko asmoa agertu dute, horregatik marrazkiak gordetzeko deia egin dute antolatzaileek. Sariak ere konfinamendua amaitzerakoan banatuko dituzte.
Antolatzaileak pozik agertu dira lehiaketak izan duen erantzunagaz. Diotenez, lanak ikusita nabari daiteke jasotako marrazkiak ilusioz eta gogoz egin dituztela.
“Txiki-txikitatik gure herriarenganako, gure ohiturenganako eta gure sustraienganako daukagun errespetua eta estimua agerian daude, eta hori ezin genezake galdu”, esan du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.