Urkulluk Maierrek koronabirusagatik babesteko erakutsi duen konpromisoa eskertu du
Ajangizeko enpresa bisitatu du gaur, Murga eta Tapiarekin batera; Maierrek dagoeneko 71.500 bisera baino gehiago egin ditu
Iñigo Urkullu lehendakariak, Nekane Murga Osasun sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak Ajangizeko Maier enpresa bisitatu dute gaur. COVID-19 birusaren aurkako borrokak planteatutako beharren aurrean, babes-materialaren ekoizpen propioan lan egiten ari da Maier kooperatiba.
Tknikak bideren 3D ereduak eta biniloaren profila partekatzen du Maierrekin, eta Ajangizeko enpresako langileek diseinua aldatzen dute injekzio-prozesura egokitzeko. 3D inprimagailuarekin pantaila bat egiteko ordubete inguru behar da; beraz, injekzioaren bidez, orduko 350 unitate inguru fabrikatu ditzakete. Gaur gaurkoz, 91.000 bisera babesle baino gehiago banatu dituzte. Maierrek, gaur arte, 71.500 bisera baino gehiago egin ditu.

Hain zuzen, Urkulluk irabazi-asmorik gabeko proiektu hori garatzen duen enpresaren “konpromisoa eta langileen borondatezko ekarpena” aitortu ditu gaurko bisitan. COVID-19 birusren aurkako borrokak planteatutako beharren aurrean, babes-materialaren ekoizpen propioan lan egitea erabaki zuen Jaurlaritzak. Tknikak diseinatu eta Maierrek ekoitzitako babes pantaila da horren adibide. Euskadin ekoiztutako produktu hori beste autonomia-erkidego batzuetara ere banatu dute, Maierren instalazioen ekoizpen-ahalmen handiegiaren ondorioz.
Proiektu horretan, biserak diseinatzeko Tknikaz eta fabrikaziorako Maier enpresaz gain, parte-hartze zuzena izan dute WalterPack enpresak (PVC eta PC pantailak egiten ditu), BioCruces Bizkaiak (erabilitako materialak baliozkotzeko saiakuntzak egin dira) eta Gernikako Transportes Carmelok, horiek garraiatzen.