Sollubekoek datorren urtean egingo dituzte Hiru Haundiak
Koronabirusak sortutako osasun krisiagatik ezingo dituzte etapak aurten egin.
Sollube 707 mendizale taldekoek Hiru Haundiak egitekoak ziren aurten bost etapatan. Lehenengo etapa apirilaren 26an egitekoak ziren eta bigarrena maiatzaren 17an. Bi horiek ezingo direla egin eta, bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Hori bai, datorren urterako uztea erabaki dute; data berdinetan, gainera.
Jakinarazi dutenez, ahal denean, ekainean edota uztailean, dolmenen ibilbidea egingo dutela azaldu dute. Elgoibarren hasten da ibilbidea eta Bergaran amaitu; Karakate mendian du abiapuntua, hain zuzen.
11 kilometroko ibilbidean 19 monumentu megalitiko ikus daitezke. Diotenez, paraje “polita eta leuna” da.