Txistu Eguna bertan behera uztea erabaki dute
Data berria jarriko dutela azaldu dute, baina alarma egoera amaitutzat ematen denean.
Busturialdeko txistulariek apirilaren 26rako zeukaten hitzordua jarrita. Busturian ospatzekoa da Busturialdeko 3.Txistu Eguna, baina momentuz, eta alarma egoera iraun bitartean, bertan behera uztea erabaki dute.
Data berria jarriko dutela azaldu dute, baina alarma egoera amaitutzat ematen denean.
Iaz, Bermeoko, Mundakako, Gernika-Lumoko eta Busturiko 55 bat txistularik euren doinuekin bete zuten Foru.