Gorroño ospitalean da, koronabirusak jota
Barikuan hasi zen arnatseko arazoekin, eta bere eboluzioa ona dela diote
Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño ospitalean da, COVID-19 birusak jota. Atzo zenbait komunikabidek zabaldutakoa baieztatu du alkatearen prentsa arduradunak, eta bere egoeraren berri emango dutela informazioa jaso ahala. Komunikabideek jasotako adierazpenetan, Gernikako alkatearen eboluzioa ona da.
Barikuan hasi zen Gorroño arnasteko arazoekin, eta pneumonia batekin ingresatu zuten Galdakaoko ospitalean. Koronabirusaren froga egin ostean, positibo eman du alkateak. Komunikabide bati atzo egindako adierazpenetan, alkateak esan zuen sukarra arintzen zihoala. Era berean, mediku eta osasun langileek egiten duten lana eskertu zuen, birusari aurre egiteko egiten ari diren lanagatik.
Iñaki Gorroño bigarren alkateordea eta alkatearen anaia, berriz, etxean da, berrogeialdian.