Gorantza doa Busturialdean kutsatutakoen kopuruak
Egunean-egunean COVID-19 birusagaz kutsatutakoen kasu positiboak baieztatzen ditu Osasun sailak; Busturialdeko herritarren artean, bost kasu egiaztatu dituzte azken orduetan
Gorantza doa Busturialdean koronabirus familiako COVID-19 birusa dutenen kasu egiaztatuak. Azken orduetan, bost kasu gehitu dira eta, gaurko egunez, 74 kasu daude konfirmatuta eskualdean. Dagoeneko, 12 herritara zabaldu da birusa: Bermeok 35 kasu baieztatu ditu (+1); Gernika-Lumok 21 (+3); Busturiak 6; Arratzuk 2; Mundakak 3 (+1) eta bana Elantxobek, Ereñok, Gautegiz Arteagak, Ibarrangeluk, Kortezubik, Morgak eta Sukarrietak.
Kutsatutakoen kopurua gehitzen doa, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 5.740 dira koronabirusak jota dauden kasu ofizialak. Azken orduetan, 604 positibo berri zenbatu ditu Osakidetzak eta, dagoeneko, 265 pertsona hil dira birusaren eraginez.